Lehenengo mailatik seigarren mailara arteko umeendako saioa izango da biharkoa. Azkeneko asteetan haurrek eskolan landu dute ipuingintza; hala, egin dituzten ipuinak aurkeztuko dituzte bihar.
Ipuin saioa
Ekitaldia 18:00etan hasiko da Apika taldearen ipuin saioarekin. Torresoroako aretoan izango da ekitaldia; ondoren aurkeztuko dituzte lanok.