Patinajea
Uztailaren 12an hasiko dira patinaje ikastaroarekin. Martitzen eta eguenetan izango dira eskolak, 19:30etik 21:00etara. Samuel izango da irakaslea, eta izena emateko ez da beharrezkoa aurretiko esperientzia izatea. Taldearen arabera antolatuko dituzte eskolak.
Gimnasioko arduradunek gaineratu dute norberak eraman beharko duela patinajerako beharrezkoa den materiala.
Gazte spinnig
Goizetan emango dituzte gazte spinning eskolak. 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako ikastaroa da; martitzen eta eguenetan izango dira, 11:15ean. Ikastaroa hasiko da uztailaren 1ean. Gimnasioan bertan eman behar da izena.
Aldaketak
Bestalde, orain arteko ikastaroetan hainbat aldaketa egin dituzte. Pilatesari dagokionez, martitzen eta eguenetako 17:30eko ikastaroa 18:30ean izango da aurrerantzean. Spinningean aldiz, astelehen eta eguazteneko ikastaroak izango dira aurrerantzean martitzen eta eguenetan –19:30–.