Partiduak 09:00etan hasiko dira eta finalak 18:30ean jokatuko dituzte. Neskek eta mutilek zortzi mailatan banatuta taldeka jardungo dute partiduetan, baita hiruko eta biko saskiratzeak egiten ere.
Jaiaren helburuak dira kirola egiteko ohitura bultzatzea; herrian saskibaloian jokatzeko zaletasuna piztea; eta herritarren arteko harremanak eta giroa suspertzea.
Saskibaloi jaiaren ostean, bizikletaren jaia eta herri lasterketa ere egin nahi dituzte.