Proiektuaren aurkezpena
Eguenean, bestalde, parrokia eraberritzeko batzordeak proiektua jendaurrean aurkeztu zuen, Olaran etxean. Hantxe azaldu zuten zein lan egingo dituzten; besteak beste, honakoak: teilatua konpontzea, fatxadak birgaitzea, instalazio elektrikoa, argiteria, soinua eta berokuntza berritzea, eta erretaulak, organoa eta kanpandorreko erloju sistema zaharberritzea. Sarrera berria ere egingo dute, irisgarritasuna bermatzeko. Aurrekontua 1.398.210 eurokoa da. Herritarrei ere eskatu zieten diruz laguntzeko.