Parrokia eraberritzeko lanak irailean hasiko dituzte

Aintzane Irizar 2007ko ira. 6a, 13:03
Errukizko Amaren parrokia eraberritzeko lanen lehen fasea hastear dago; teilatua eraberritu eta fatxada osoa txukunduko dute lehendabiziko fase horretan. Bigarrenean, barruko konponketak egingo dituzte.

Abuztuan hasi ziren garabiarendako oinarria jartzen; zementuzko oinarri hori jarri dute elizaren atzeko aldean, frontoia eta eskola lotzen dituen kalean. Guipuzcoana de Reformas enpresak egingo ditu lehen faseko lanak; zortzi hilabeteko epea du enpresa horrek lanak egiteko.

Kalea moztuta

Lanek irauten duten bitartean guztiz moztuta egongo da kalea. Erabaki horixe hartu du oraingo astean Udaleko Hirigintza batzordeak. Hasiera baten Udalaren asmoa zen lanen arduradunei eskatzea pasatzeko tokia lagatzeko. Azkenean, baina, erabaki dute kalea guztiz itxita egongo dela zortzi hilabeteotan. Horren arrazoia honakoa da, Pedro Iturbe alkateak azaldu duenez: "Garabiaren inguruan ibiltzea arriskutsua izan daiteke; arrisku hori ekiditea da erabakiaren arrazoia".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak