Pala motza modalitatean jokatzen dabiltza Olaldeko pilotariak. Bikotea osatzen dute Iker Manso aurrelariak eta Jon Alberdi atzelariak. Gainera, Mikel Garbilea eta Gorka Iturbe ere entrenatzen ibiltzen dira eta entrenatzailea da Balendin Zabalo.
Bi taldetan banatuta
Txapelketako parte-hartzaileak bi multzotan banatu dituzte. Antzuola A taldean dago: Urnieta, Txost, Altzatarrak eta Endaiarrak dira gainerako taldeak. Urnietaren aurka galdu egin zuen Antzuolak.