Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Osasunako eta Antzuolako beteranoan arteko lehia bertan behera geratu da. Azken orduko arazoak egon dira eta erabaki dute otsailaren 13ra atzeratzea Xabier Barkeroren omenez zapatuan jokatzekoa zen partidua. "Osasunakoek azken orduan abisatu digute jokalari barik daudela eta ezin izango dutela etorri", adierazi du Andoni Azkargorta kirol zinegotziak.