Martitzenean, lanuztea
Talleres Anzuolako langileek hainbat batzar egin dituzte Udaleko eta herriko alderdi politikoekin eta sindikatu guztiekin. Guztiak ados azaldu dira langileen eskaerekin, eta abenduaren 5ean, martitzena, Antzuolan ordubeteko lanuztea deituko dute, 12:00etatik 13:00etara.
Bi kale agerraldi egingo dituzte, 12:15ean: bata, Talleres Anzuola lantegiaren aurrean eta bestea, herrian bertan, Zurrategin.
Bi langile lau hilabetetan
Uztailean kaleratu zuten langile bat, Rosarito Yarza, hain zuzen ere. 52 urte ditu berak eta 37 urte egin ditu enpresan. Azaroan, berriz, bigarren langilea geratu da kalean, Lourdes Badiola antzuolarra. 46 urte ditu eta 28 urte egin ditu Talerres Anzuola enpresan lanean. Langileek salatu zuten, gainera, oso era txarrean eman zietela kaleratzeen berri.
Azkeneko asteotan hainbat protesta ekitaldi egin dituzte eta herritar ugarik hartu du parte.