Oraindik aukera dago gimnasioan izena emateko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko irailaren 30a

Herriko gimnasioak dagoeneko martxan du 2010-2011 ikasturteko eskaintza. Baina, gimnasioko arduradunek adierazi digute oraindik aukera dagoela ikasturte berriko ikastaroetan izena emateko. Ikastaroetan parte hartu gura dutenek edo bazkide txartela egin gura dutenek gimnasioan bertan eman behar dute izena.

Gainera, nahi duenari aukera emango diote izena eman aurretik ikastaroa ezagutzeko.

Askotariko ikastaroak

Pilates, spinning, total fitness, aerobik, gazteendako batuka, umeendako karatea, mantenimendu gimnasia eta hirugarren adinekoendako gimnasia izango dira ikastaroak. Iazko eskaintza bera da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak