Oporretan dauden neska-mutikoek hainbat ekitaldi izango dituzte datorren astean

Aintzane Irizar 2007ko api. 4a, 14:13
Bi asteko oporraldia dute neska-mutikoek. Ez dute, baina, aspertzeko denborarik izango. Izan ere, datorren astean zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Hona hemen egitaraua:

Eguaztenean, hilak 11, 11:00etatik 13:00etara, jolasen tailerrak izango dituzte eskolako jolastokian. Munduko jolas tradizionalak ezagutzeko aukera izango dute, 8 eta 12 urte bitartekoek. Egun berean, 18:00etan, Apika taldearen eskutik, ipuin kontaketa saioa izango da, Udal Liburutegian. Ondoren, 19:00etan,  Patxiku Txerren ipuin sariketan aukeratutako ipuinak eta horiekin osatutako liburua aurkeztuko dituzte. Hilaren 14an, azkenik, 11:00etan, eskolako gimnasioan, Euskaraoke saioa izango dute 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak