Bidegorriaren bi zati
Helburu horrekin Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Departamentuak onartu ditu bide horiek eraikitzeko eta hobetzeko hainbat proiektu. Tartean da Antzuola eta Bergara arteko bidegorria ere. Aurreikuspenen arabera, orain hasiko dira lanak, eta bost hilabeteko epean bi zati egin nahi dituzte: lehena, herritik Antzuola errekarekiko bidegurutzerainokoa; eta bigarrena, errekaren eskumatik, bide zaharretik doana. Proiektuak 794.568 euroko aurrekontua du.