Omenaldi hunkigarria Juan Antonio Lizarralderi

Irati Agirreazaldegi 2008ko abe. 30a, 17:03
Gabon kantuen kontzertu batekin omendu dute orain dela gutxi hil den Juan Antonio Lizarralde misiolari antzuolarra. Brasilen lanean jardun ostean herrira bueltatu zen eta herritik esan zien agur gertukoei. Orain herritarrek kantuz agurtu eta omendu nahi izan dute abadea eta eskertu nahi izan diote urtetan behartsuen eta herriaren alde egindako lana.

Anelkarren, Juan Antonio Lizarralderen koadrilakoen, abesbatzaren eta dantzarien deiari erantzunez, jende asko gerturatu zen zapatuan elizara. Eliza leporaino bete zen eta antzuolarrak ez ezik kanpotik etorrita ere jende dezente izan zen jaialdian.


Juan Antonio Lizarralderen bizitza laburtu zuten argazki bidez eta baita bere mezua jendeari helarazi ere. Javier San Sebastian, koadrilako lagunak Juan Antonio Lizarralderi propio egindako bertsoek hartu zuten tokia gero eta gabon kanten ordua etorri zen gero. Sei taldek, 80 lagun inguru, bina abesti eskaini zituzten

Omenaldia egin zuten gero eta talde guztiek abestuz dantzariek agurra egin zieten familiakoei eta Anelkarrekoek lora sorta bat eman zieten. Amaitzeko abeslari guztiek bi abesti kantatu zituzten elkarrekin.

Antolatzaileen esanetan oso ekitaldi hunkigarria izan zen eta abeslariei, taldeen zuzendariei eta herritarrei eman nahi dizkiete eskerrak. Antolatzaileek ez ezik Juan Antonio Lizarralderen senideek ere antzuolarrak eta ekitaldira gerturatutako lagunak ere eskertu zituzten.

Emanaldiko argazkiak eskuratu nahi dituenak Mari Pazengana jo dezake argazki dendara.

Zozketa

Anelkar elkartea zen omenaldiaren antolatzaileetariko bat eta taldeak zozketatutako gabon otarrak badu irabazlea. 3.350 txartel saldu zituzten eta zenbakia saritua 0317 izan zen; Isabel Martinena, hain zuzen ere. Jasotako diruarekin Brasil, Senegal eta Kongoko hainbat proiektu bultzatuko dituzte.

Zkia_Bistan_081224an

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak