Olaran etxea erabiltzeko araudia onartu dute

Irati Agirreazaldegi 2008ko uzt. 15a, 11:34
Azken Udalbatzarrean Olaran etxeko lokalen erabileraren gaia izan zuten mahai gainean. Bileran onartu zuten araudi berria, irailean abian ipiniko dutena. Ordenantzaren xedea da Olaran etxearen erabilera eta funtzionamendua arautzea. Horretarako zehaztu dute zein izan daitezkeen erabiltzaileak, zertarako erabil daitezkeen lokalak, nola egin behar diren eskaerak...

Olaran erabil dezakete arlo sozialean diharduten pertsonek eta elkarteek, herritarrek zein kanpotarrek; baita talde politikoek, sindikatuek... Horiek guztiek egin ahal izango dituzte bilerak, ikastaroak, erakusketak, formatu txikiko ikuskizunak... beti ere Udalak antolatutako jarduerek izango dute lehentasuna.

Udalaren helburua taldeen eta elkarteen lana bultzatzea izanik, taldekako jarduerak izango dira Olaranen egingo direnak eta lokal guztiak taldeek elkarrekin partekatuko dituzte. Beraz, erabiltzaileak arduratuko dira funtzionamenduaz eta euren arteko harremanez.

Hiru gune nagusi

Olaranen daude hitzaldi aretoa, bilera handiak edo ikastaroak egiteko; erakusketa aretoa; eta gainontzeko gelak eskolak emateko, ikastaroetarako eta bileretarako.

Debagoieneko Mankomunitateko Enpresa Ekintzetarako Zentroaren bitartez hainbat enpresak ere bulegoa dute Olaranen baina araudi berri honek ez du eraginik eurengan.

Araudiak argi uzten ditu erabilera egokirako neurriak: baimenak gela jakinetarako dira eta sarrera-irteerak baino ezingo dira  erabili, obrak ezin direla egin, gune komunekiko errespetua, materiala erabili eta gordetzeko arauak...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak