Olalde elkarteko pilota saila, ordezko bila

Irati Agirreazaldegi 2009ko maiatzaren 6a

Olalde elkarteko pilota saileko ardura postuetan lekukoa hartzeko jendea behar dela-eta, zuzendaritzako kideek laguntza eskatu dute. "Nik 30 urtetik gora daramatzat elkartean eta beste batzuek ere antzera. Hainbeste urtez jardun ostean, nekatu egin gara, eta jendea laguntzekogertu egon ezean Olaldeko pilota saila desagertzeko arriskua dago", esan digu Felix Agirrek presidenteak.

Pilota eskolarik ez

Besteak beste, umeekin lan egiteko behar da jendea. Agirreren esanetan, "nagusiagoekin jarraitzen dugu, baina umeekin nekatu egin gara". Umeak orain gurasoekin-eta ibiltzen dira, baina pilota eskolarik ez dago. Nagusietan, lau lagunek jarduten dute eskuz eta palan beste lauk.

Norbait laguntzeko gertu balego, frontoiko bulegoan pozik hartuko dute; astelehenero elkartzen dira, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak