Odola eman ahal izango da eguenean Olaranen

Irati Agirreazaldegi 2009ko irailaren 24a

Antzuolako Odol Emaileen Elkartekoek dei egin nahi diete antzuolarrei datorren egunean, urriaren 1ean, arratsaldez Olaranera joan eta odola emateko.

Urtean hiru odol ateraldi egiten dituzte eta oraingoa urriaren 1ean, eguenean, izango da Olaran etxean. Odola eman nahi dutenek 17:30ak ondoren joan beharko dute.

 

Odol Emaileen Elkartekoen esanetan, aurreko ateraldian, maiatzean, ohi baino jende gutxiago joan zen. "Gehienetan 80 lagun inguru joan izan dira odola ematera eta maiatzean ez zen emaileen kopurua 70era iritsi, eta 10 lagun gutxiago asko da guretzat", esan digute elkartekoek.

 

Gazte batzuk hasi omen dira joaten odola ematera baina gehienak 40-50 urte ingurukoak direla ere jakinarazi digute. "Jende berria behar dugu, gerora ere odola ematen jarraituko duen jendea", diote elkartetik.

 

Odola emateko bi baldintza nagusi bete behar dira: 18 urtetik gorakoa izatea eta 50 kilotik gora pisatzea. Baldintza horiek betez gero, lehen aldiz odola ematera doazenek euren osasunaren gaineko galdeketa bati erantzun beharko diete eta lehen egun horretan odola aterako diote analisia egiteko.

 

Hortaz, Antzuolan odola emateko hurrengo hitzordua:

 

  • Urriak 1, eguena
  • 17:30etik aurrera
  • Olaran etxean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak