Nikaraguaren gaineko hitzaldia eta erakusketa Olaran etxean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko urtarrilaren 15a

Ima Escribano eta Iñaki Agirianok emango dute hitzaldia martitzenean, hilaren 19an, Olaran etxean 19:00etan. Kainabera gobernuz kanpoko erakundeko kideak dira Escribano eta Agiriano. Hitzaldiko gaia izango da: 'Gure proiektuak Nikaraguan azkeneko bost urte hauetan'. Betalde, hilaren 23an eta 24an 'Una vueltecita por Nicaragua' argazki erakusketa egingo dute. Iñaki Agirianoren argazkiak egongo dira ikusgai, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak