Guztira zazpi taldek hartu dute parte txapelketan eta astelehenean kanporaketak egin ostean, finalen txanda izan da gaur. Landatxo, Amaika, Lagunak, Anaitasuna, Txapeldunak eta Ametsa taldekoek jardun dute.
Emaitzak
- Neskak: Landatxo 9 - Amaika 1
- Benjamin maila: Anaitasuna 9 - Lagunak 1
- Kimuak: Txapeldunak 2 - Ametsa 1
Irabazi ala galdu antolatzaileen zein umeen asmoa gustura ibiltzea da dudarik gabe eta hala jardun dute harmailetan etxekoak eta lagunak zeuden bitartean. Gurasoak, osaba-izebak, aitona-amonak denak oihuka, euren etxeko txikiek jokaldi politen bat, gelditu on bat edo gol ederren bat noiz egingo zain.
Etxekoendako, noski, denak onak. Baina antolatzaileek ere maila ona ikusi dute. Neska-mutikoek zaletasuna dutela argi erakutsi zuten korrika eta baloiari ostikoka.
Barkeroren omenez
Alfonso Castro gogoan txikienak areto futbolean ibili dira gaurkoan handien pare. Baina hurrengoan izango da nagusien txanda. Urtarrilaren 3an, arratsaldez, Xabier Barkeroren omenez partidua jokatuko dute Antzuolako beteranoek Bergarakoen aurka Eztalan.