Musikaren laguntzarekin aurkeztuko dute Alfonso Ugarte musikariaren lana domekan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko ots. 26a, 11:10
'Alfonso Ugarte (1879-1937) eta musika sakratuaren berrikuntza Hego Euskal Herrian' liburua domekan aurkeztuko dute, Torresoroan, 12:00etan. Ekitaldi jendetsua izatea espero dute; izan ere, aurkezpenean egongo dira liburua egiten ibili direnak, eta baita Ugarteren familia tartekoak ere. Hain zuzen: Itziar Larrinaga, Eusko Ikaskuntzako Musika Saileko lehendakaria; Ainhoa Kaiero, liburuaren egilea; Patxi Olabarria, Antzuolako udaleko kultura zinegotzia; eta, Jokin Nabaskues, Ugarteren biloba.

Musika izango da gaia, baina, gainera, musika entzuteko aukera ere egongo da. Antzuolako Txistulari taldeak eta Ondarreko gaitariek Alfonso Ugartek txisturako konposatutako bi pieza joko dituzte Torresoroan: Zortzikoa, A la notable banda familiar de txistularis, los Lascurain de Vergara, eta Ordoiztik Etxartera biribilketa.
Aurkezpenean bertan liburua erosteko aukera egongo da.

Antzuolatik Lizarrara

Alfonso Ugarte 1.879an jaio zen Antzuolan; baina, gaztetan joan zen Lizarrara bizi izatera, eta han egin zuen musika ibilbidea. "Musika zaletasuna familiatik zetorkion; aita abeslaria zuen eta osaba Zumarragako Jasokundeko Ama Birjinaren parrokiako organista zen. Osabarekin hasi zituen musika ikasketak; gero Donostiako Arte Ederretako Elkarteko Musika Akademian amaitu zituen ikasketak", dio Ainhoa Kaiero musikologoak.

Informazioa, hiru artxibotan

Ainhoa Kaierok (Bilbo, 1977) Salamancan egin zituen Musikologia ikasketak, eta Bartzelonan doktoretza. 2007an lortu zuen Ugarteri buruzko lana egiteko beka. "Eresbileko, Lizarrako eta Donostiako artxibotan bilatu dut informazioa", dio Kaierok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak