Musika eskolakoek kontzertua egingo dute eguaztenean

Aintzane Irizar 2007ko abe. 5a, 10:45

Musika eskolako neska-mutikoek musika emanaldia egingo dute eguaztenean, hilak 12, 19:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Urtero bezala, herriko musikari txikiek emanaldia egingo dute Gabon jaien atarian. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango da hori, datorren asteko eguaztenean, abenduak 12, 19:00etan. 

Bergarako Musika Eskolak hainbat eskola ematen ditu Antzuolan, Olaran etxean. Gaur egun, hizkuntza musikaleko, abesbatzako, ahots tekniken eta trikitixa eskolak ematen dituzte, Olaran etxeko lokalean. 45 bat neska-mutikok dihardute eta denek parte hartuko dute kontzertuan. Iazko ikasturtean hasi ziren eskola gehientsuenak Antzuolan eskaintzen. Bergarara joaten dira musika tresnen eskolak jasotzera.

Eguazteneko emanaldia osoa izango da; esan bezala, musika eskolako ikasle guztiek, 45ek, parte hartuko dute eta joko dituzte trikitixa, akordeoia, biolina, biola, pianoa, tronpa, klarinetea, saxofoia, gitarra eta oboea,. Bukatzeko, hizkuntza musikaleko eta abesbatzako ikasleek abestu ere egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak