Musika eskolako jaialdia eguenean izango da

Irati Agirreazaldegi 2008ko eka. 9a, 17:59

Antzuolako eta Bergarako Musika Eskoletako ikasleek ikasturte amaierako emanaldia egingo dute eguenean, ekainaren 12an, Olaran etxean 19:30ean.

Lehenengo, kantuan jardungo dute Hizkuntza Musikaleko eta Ahots Teknika eta Koraleko 17 ikaslek Alberto Carreraren zuzendaritzapean. Pianoan lagun izango dute Amaia Urdangarin irakaslea. Good morning, Nere Herriko Neskatxa Maite, Oskorri taldearen bi abesti eta Peace, Peace, Peace abestuko dituzte.

Akordeoi taldea

Santiago Rosales antzuolarrak akordeoiarekin Touchenette abestia eskainiko du gero. Akordeoi taldeko beste kideekin batera Immer gleich eta Volkstanz piezak joko ditu ondoren. Ioritz Ondarrarek, Olatz Azkaratek, Uxue Egañak, Amaia Ruizek, Sonia Gonzalezek, Ane Loidik eta Leire Agirrek osatuko dute taldea.

Lide Madinabeitiaren eta Laura Friasen klarineteek, Maite Alberdiren biolinak eta Amaia Galarragaren biolontxeloak bat egingo dute hurrengo kantua eskaintzeko; London Derry pieza, hain zuzen ere. Akordeoien ostean, musika garaikide melodikoa joko du Jesus Mari Arriaranek Oboearekin.
Metal taldeak hartuko du ondoren lekukoa. Bergarako eta Antzuolako musikariek osatutako taldea da. Promenade from Pictures pieza joko dute saxofoiarekin Xabier Iparragirrek, Aitzol Gandiagak eta Lander Egañak; flautarekin Jon Matak; tubarekin Andoni Moñuxek, tronparekin Gorka Pratek; eta klarinetearekin Kepa Etxanizek. Azkenik Pantera Rosa joko dute Aitzol Gandiagak, Lander Egañak eta Miriam Morenok saxofoiarekin  Kemen Bedialaunetaren esanera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak