Instrumentuen txanda izango da gero. Soka instrumentuetan antzuolar bakarra izango da eta bergararren laguntza izango du. Biolina, biola eta biolontxeloa joko dituzte. Saxofoi taldeak flauta jolea izango du lagun, eta gero, akordeoi jole batek, trikitilariek eta piano eta gitarra joleek jardungo dute; horiek guztiak, Antzuolako ikasleak.
Musika Eskolakoek esan digute azken urteotan jende asko gerturatu izan dela musikaz gozatzera. Hortaz, aurten ere kontzertuaren arrakasta errepikatzea espero dute.
Lizarralderen omenez
Gabonetan izango da beste kontzerturik: abenduaren 27rako Gabon kantu jaialdia antolatu dute Juan Antonio Lizarralderen omenez. Parrokian, 18:30ean.