Mundumirarako lantaldeak osatzeko bilera egingo dute astelehenean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko mar. 5a, 18:27
Mundumira jaia antolatzeko bilera irekia egingo dute astelehenean Olaran etxean. 18:30ean izango da hitzordua, eta Udaleko kultura sailak herritarrak animatu gura ditu bileran parte hartzera.

Bileraren helburua izango da Mundumira jaia ondo ateratzeko, elkarte eta herritar ororen parte-hartzea eta laguntza antolatzea. Hala, bai Mundumira jaialdiaren aurretik, eta baita jaialdian bertan ere lagunduko duten herritarren artean lantaldeak osatuko dituzte.
Gainera, Mundumira jaialdiko programa ere antolatu gura dute Kultura sailetik. Izan ere, aurten Antzuolan egingo den Mundumira jaian herritarren parte-hartzea nabarmendu gura dute.

Maiatzaren 28an, 29an eta 30ean

Mundumira, munduko kulturen jaia, maiatzaren 28, 29 eta 30ean egingo dute Antzuolan. Aurreko edizioekin alderatuta formatua zertxobait aldatzea erabaki dute aurten; hala, herri txikietara egokitutako jaia egingo dute Antzuolan.
Modu honetan, herriko taldeei presentzia eman gura diete Mundumiran. Patxi Olaberria kultura zinegotziak bere garaian GOITBn azaldu zuen bezala, egubakoitzean, maiatzak 28, herritarrei zuzendutako ekitaldiak prestatuko dituzte. Herriko taldeek aukera izango dute jaialdian parte hartzeko.
Hortaz, hori guztia antolatu, lantaldeak osatu eta jaiak ondo irteteko bilerara joateko deia egin dute Udaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak