Mundumirako kamiseten salmentarekin lortutako diruaren herena Anelkarrendako izango da

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko maiatzaren 19a

Itzar liburutegian daude salgai Mundumirako kamisetak 24 eurotan. Zapatura arte –maiatzak 29– salduko diren kamisetetatik lortutako herena Anelkar elkartearendako izango da. Zapatuan saltzen direnak, ostera, ez. Hortaz, Anelkarretik deia egin dute kamisetak erosteko zapatua baino lehen. Itzar liburu dendan, Kalebarrenen daude salgai. Kamiseten salmentarekin batutako dirua Anelkarrek erabiliko du Kongo eta Senegaleko proiektuetara bideratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak