Alde batetik, Eskoriatzan hasi, eta herririk herri geldialdiak eginez, Bergararaino helduko den linea, eta Eskoriatzan hasita, herririk herri ibili ondoren, Antzuolaraino helduko den linea bereziak jarriko dituzte. Beste alde batetik, Oñati-Legazpi-Zumarraga-Urretxu-Bergara ibilbidea egingo duen autobus zirkularra etengabe ibiliko da. Azkenik, Bergaratik eta Zumarragatik autobus bereziak jarriko dituzte. Autobusak ordu laurdeneroko maiztasunaz ibiliko dira.
Garaiz ibiltzeko aholkua
Autobusa erabili arren, ordu zehatz batzuetan geltokiak kolapsatu egin daitezkeela kontuan hartuta, joan-etorria modu progresiboan egitea eskatu du te. "Ekitaldi zehatz batera joan nahi badugu, batez ere ekitaldi nagusietako bat bada, garaiz joatea eskertuko genuke, bestela Antzuolako sarrera-irteeratan segurtasun arazoak eduki ditzakegu. Ahal dugun neurrian pilaketak ekidin behar ditugu", esan digu alkateak.
Kanpotik datozen autoak uzteko aparkalekuak egokituko dituzte Urretxuko Mugitegi industrialdean eta Bergarako Labegaraietan.