Antzuolan hasi da giroa berotzen. 11:00etan ireki dituzte Mundumirako azokak eta poli-poliki Antzuolako kalean jendez betetzen hasi dira. Eguerdi partean bisitariek herrialde desberdinetako gutiziak probatu nahi izan dituzte eta herriko plazan ipinitako mahaiak bete egin dira. Musika eta ikuskizunik ere izan da, besteak beste, Kataluniako Rumba Vella taldearen musika eta Malbarcirco taldearen 'Circo animado' ikuskizuna. Arratsalderako espero da jende gehien eta Ojos de Brujo taldearen kontzertuak ere jendetza batuko du seguruenik Mundumira agertokian. Garraio publikoa, momentuz, ondo funtzionatzen ari da.