Mozorro lehiaketa egingo dute aurten ere herriko nagusiek

Arantzazu Ezkibel Galdos

Aurreko urteetan bezala, aurten ere Aratusteak ospatuko dituzte Antzuolako erretiratuek. Otsailaren 16an, martitzena, egingo dute jaia. Erretiratuen elkartean txokolate-jana eta kina jokoa egingo dituzte. Aratuste-martitzenean mozorrotuta daudenen artean sariak banatuko dituzte; hain zuzen, hiru mozorro onenek eramango dituzte sariak. Erretiratuen elkartekoek dei egin dute mozorro jaian parte hartzera animatzeko. Mozorro jaian izena emateko egunak hauek dira: otsailaren 9a eta 10a, martitzena eta eguaztena, 16:00etatik 18:00etara, erretiratuen elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak