Mendizabalen denboraldi borobila, bi txapelketa garrantzitsu irabazita

Jasone Zabala 2008ko urtarrilaren 7a

Aurten Elgetako lau t´erdiko finala irabazi ondoren gutxik uste zuten Mendizabalek DV txapelketa garrantzitsua irabazi zezakeenik, baina halaxe izan zen. Soraluzeko Jauregi atzelaria lagun zuela, 22 eta 16 irabazi zieten Renobales eta Garmendiari, abenduaren 23an Zarautzeko Aritzbatalde pilotalekuan jokatutako finalean.

Lanean jarraitu

Aitor Mendizabalek 18 urte besterik ez dituen arren, beragan konfiantza ipini zutenek poz ikaragarria eraman zuten Antzuolako aurrelariak lortutakoarekin. Bi txapelketa garrantzitsuak irabazi ondoren, Mendizabal pozik dago egindako lanarekin. Oraindik ez du inongo pilota enpresaren deirik jaso, eta hemendik aurrera txapelketa ezberdinetan jokatzen jarraituko du, "oraindik ere ez didate inondik ere deitu, eta nik lanean jarraituko dut gogotsu orain arte bezala. Urtarrilaren 4an, elite mailako 4 t´erdiko txapelketa jokatzen hasi nintzen. Maiatzean berriz, Zaldibarreko binakako txapelketa jokatuko dut, eta maila bera ematea espero dut".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak