Errioxaren aurka
Gipuzkoako selekzioarekin ibili da Mendizabal txapelketan. 22 urtez azpikoen mailan Berastegiko Zubiri pilotariarekin batera osatu du bikotea.
Domekan aurrean izango dute Rico-Ontoria bikote errioxarra. "Lehenengo fasean denok denon aurka jokatu genuen. Lehenengo geratu ziren errioxarrak; hala, zuzenean sailkatu ziren finalerako. Guk bizkaitarren aurka jokatu genuen finalerako txartela lortzeko: 22-21 irabaziz", azaldu du Mendizabalek.
Elkoro eta Berraondo
Esan behar da Gipuzkoako hautatzaileak direla Aitor Elkoro eta Aritz Berraondo pilotari ohiak.