Mendi bizikleta martxa jendetsua

Maider Arregi 2010eko maiatzaren 30a

Mundumira festaren barruan, mendi bizikleta irteera egin zuten zapatuan Antzuolan. Hiru orduko ibilbidean, 7 geldiune egin zituzten eta Antzuolako errotak gertutik ezagutzeko aukera ere izan zuten 45 parte hartzaileek. Adin guzietakoak bizikleta gainean, gazteenak 7 eta zaharrenak 66 urte. Uzarragatik abiatuta 15 kilometro egin zituzten jai giroan eta taldean. Mundumira festaren bigarren eguna da gaur eta badago zerekin gozatu Antzuolan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak