Memoria tailerra emango du Eguneko Zentroak, urrian hasita

Leire Kortabarria 2010ko ira. 23a, 19:24
Torresoroako Eguneko Zentroak hasieratik izan du herritarren beharrei egokitzeko bokazioa, eta haien premien araberako zerbitzua ematea. Bide horretan jarraituta, urrian hasita, memoria tailerra emango dute, herritar guztiei zabalik.

Berritasunon gainean hitz egiten digu Udaleko Gizarte Ongizate saileko teknikari Karmele Kortak: "Memoria tailerra urri hasieratik azaro erdialdera egingo dugu, proba moduan. Zentroaren ordutegitik kanpo izango da, 18:00etatik 19:45era. Batez ere, 60 urtetik gorako erretiratuei dago zuzenduta, taldea homogeneoa izan dadin, baina adin horretatik azpiko bateren batek beharra baldin badauka ere aztertuko genuke. Ikastaroa doan da". Kortak gaineratzen du, hasieran, ikastaro horixe egingo dutela, eta gero ikusiko dutela jarraitu edo ez.

Izenemate epea zabalik dago irailaren 30era arte, eta dagoeneko herritarren batek interesa agertu du.

Tailerrean parte hartzeko ez dago Eguneko Zentroko ohiko erabiltzaile izan beharrik: "Zentrora gerturatzen den edozein herritarrek zabalik ditu ateak, eta erretiratu guztiei eskaini nahi diegu zerbitzu hori", esaten du Gizarte Ongizateko teknikariak.

Eguneko Zentroak bere eskaintza osoa antzuolarron arabera egokitzen jarraitzen du. Zentroaren eskaintzaren gainean gehiago irakur dezakezue irailaren 24ko Goienkarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak