Martxan da Antzuolako XVI. Argazki Lehiaketa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko urr. 6a, 12:50
Kultura sailak abian jarri du XVI. Argazki Lehiaketa. Antzuolan jaio edo bizi den edonork parte har dezake lehiaketan. Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 5a izango da –Udaletxean–.

Argazkietako gaia librea izango da. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztuko ditu; lanak koloretan edo zuri-beltzean aurkez daitezke. Argazkien euskarria 30 x 40 zentimetrokoa izango da ezinbestez eta euskarri horren barruko argazkiaren neurria, gehienez, 25 x 35 zentimetrokoa izango da.

Hiru taldetan banatuta

Parte-hartzaileak hiru taldetan banatuko dituzte. 6 eta 12 urte bitartekoak; 13 eta 18 urte bitartekoak; eta, 19 urtetik gorakoak.
90 euro eta 20 euro bitarteko sariak banatuko dituzte; eta, parte-hartzaile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

Zer hartuko dute kontuan lanak baloratzerakoan

Gainera, epaimahaiak hala erabakiz gero edozein sari hutsik gera daiteke. Lanak baloratzerakoan, kalitate teknikoa eta artistikoa eta adierazteko orijinaltasuna hartuko dituzte kontuan.

Lehiaketako oinarriak hemen ikus daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak