Martitzenean hasiko dira Inauterietarako entseguak

Irati Agirreazaldegi 2009ko urt. 18a, 20:50
Ohitura da Antzuolan Inauteri Domekan mozorro desfilea eta dantza saioa egitea. Aurten ere otsailaren 22an, domekan, aterako dira kalera dantzara Oinarin dantza taldeko kideak eta jaian parte hartu nahi duten herritarrak.

Inauterietako ikuskizuna gertatzeko entseguak egingo dituzte aurrez. Lehenengoa martitzenean, urtarrilaren 20an, izango da 19:30ean Herri Eskolan. Oinarinekoek dei egiten diete Inauterietan eurekin dantza egin nahi duten herritarrei eskolara azaltzeko.

Mutilek sorgin dantza

Lehenengo hitzordu horretan  erabakiko dute aurten zein dantza egingo duten. Izan ere, mutilek sorgin dantza egiten dute urtero, baina neskak saiatzen dira aldaketak egiten euren saioan, ahal dela urtetik urtera gauza berriak erakusteko. Hortaz, martitzenean hasiko dira ikuskizuna gertatzen nesken taldeko dantzariak.

Dantza saioa plazan eskainiko badute ere, aurrez kalez kale ibiliko dira dantzariak herrian Inauteri Domekan Antzuolan jaiko protagonista diren hartza, tximinoa eta heezlea lagun dituztela. Gero, Oinarinekoak eta entseguetara animatzen diren antzuolarrek jardungo dute dantzan. Domeka horretan plazan dantza egingo dutenak mozorrotuta joan beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak