Markel Olano diputatu nagusia Antzuolan egon da

Txomin Madina Milikua 2007ko aza. 29a, 17:55
Udaleko ordezkariekin bildu da, eta herrirako dauden proiektuen eta beharren berri eman diote. Herriko hainbat toki bisitatu ditu.

Irailean egin zuen Antzuolako Udalak Markel Olano ahaldun nagusiarekin bilera egiteko eskaria, eta Diputazioak herri bakoitzeko ordezkariekin herrian bertan biltzeko martxan duen ekimenari jarraituz, Olano Antzuolan izan da gaur goizean.

Bukatzear dagoen erabilera anitzeko eraikina aurkeztu diote Olanori, baita oraindik garatzeko dauden beste zenbait beharren berri eman ere, besteak beste kirol instalakuntza hobeen beharra edota ur hornidura eta saneamenduari buruzko asmoak.

Honetaz gain, eta errepide azpiegiturei dagokienean, aurreko agintaldian martxan jarri zen Sagastiko proiektuari buruz ere mintzatu dira, eta proiektu horrek herrirako ekar ditzakeen onurak azaldu dizkiote Diputatu Nagusiari.

Olano eta Iturbe, gustura

Markel Olanok bere aldetik adierazi du, proiektuak gustatu zaizkiola, eta bideragarri ikusten dituela. Gaineratu du, asko baloratzen dituela herriko bizitza sustatzera bideratutako proiektuak.

Pedro Iturbe alkatearen iritziz, gaurko bilera onuragarria izan da eta Diputazioaren jarrera era positiboan ikusi du, baina gaineratu du, datozen urteetarako plangintza gauzatzeko hitzarmenak zehaztu behar direla orain.

Beasain-Durango bide trazadura

Eguazteneko osoko bilkuran aho batez onartu zuten bezala, Markel Olanori Beasain-Durango autobidearen bide-trazadura aldatzeko eskaria egin diote, eskumako mendi-hegaletik igaro ez dadin. Olanok esan du arazo honen jakinaren gainean dagoela eta Aldundian horren inguruan hausnarketa egiteko konpromisoa hartu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak