Manolo Montielin argazkiak ikusgai Olaran etxean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko otsailaren 19a

Manolo Montiel elgetarrak txakurrei ateratako argazki sorta jarriko du ikusgai Olaran etxean bihartik aurrera. Erakusketa bihar eta etzi egongo da zabalik, 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era. Gainera, datorren aste bukaeran ere zabalik egongo da, hilaren 27an eta 28an.

Gipuzkoa osoan

Hogei egunetan Gipuzkoa osoa zeharkatu du Montielek txakurrei argazkiak ateratzen. Herri bakoitzeko txakur arraza bat aukeratu eta argazkiak atera dizkio. Hala, guztira 88 argazki egongo dira ikusgai erakusketan. Antzuolakoei dagokienez, Lassie collie-a eta Txiki euskal artzainaren argazkiak egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak