Oinezkoendako bide horren ondoan horma bat dago, jabego pribatukoa. Udalaren asmoa zen han pasabidea egitea, baina aukera bakarra zen lursailak desjabetzea, eta alde batera laga behar izan zuten asmoa.
Herritar askoren eskaera
Alegazioak egiteko aukera egon zenean, herritar askok eskatu zuen pasabidea egitea; Udalak ontzat eman zituen proposamen horiek eta Eusko Jaurlaritzari eskaera egin zitzaion, Udalaren beraren izenean. Behin lanak egiten hasi zirenean, Eusko Jaurlaritzako arduradunek ikusi zuten bazegoela pasabidea egiteko aukera desjabetzerik egin barik; horrela, honako proposamena egin zieten Udaleko arduradunei: pasabidea egingo zutela, baina materiala Udalak ordaindu beharko zuela. Akordio horretara iritsi ziren, bada, eta aurrekontua Udalarendako izan da 8.000 euro. Plazatik kendutako harrizko losak erabili dituzte pasabidea egiteko.
Herriko jaietarako zabalik egongo dela aurreratu digute Udalean. Kalebarren ere ordurako zabalduko dute.