Maite Toledo Poesia Orduak jaialdian egongo da

Edurne Burgaña 2007ko ira. 5a, 17:15
Poesia Orduak jaialdia antolatu dute eguen eta egubakoitzerako Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Errezitaldiak eta emanaldi musikatua egingo dituzte, eta tartean, Maite Toledo antzuolarrak parte hartuko du.

Eguenean, Miren Agur Meabe, Felipe Juaristi, Koldo Zubeldia, Tere Irastortza, Patxi Lopez de Tejada, Edu Zelaieta eta Maite Toledo ariko dira errezitatzen eta, ostean, Bihotz Bakartien Klubekoek Katamalo ikuskizuna eskainiko dute. Jon Maia bertsolariak aurkeztuko du ekitaldia.

Sarrera, doan eta mugatua

Egubakoitzean, Lucien Etxezaharreta, Leire Bilbao, Juankar Lopez Mugartza, Joan Mari Irigoien, Castillo Suarez eta Igor Estankona izango dira irakurraldia eskainiko dutenak. Jarraian, Juan Ramon Makusoren Hiri gorazarre musipoemaren emanaldia ikusi eta entzun ahal izango da. Irati Jimenez kazetari eta idazlea izango da egun horretan aurkezle lanak egingo dituena. Gainera, bai irailaren 6an eta baita 7an ere, Oihane Igerabide harpajolea izango dute lagun idazleek, errezitatzen duten bitartean.

Victoria Eugenia antzokirako sarrerak mugatuak izango dira, doakoak eta gonbidapen bidez. Bertara joan nahi dutenek Elkartean bertan egin beharko dute erreserba aldez aurretik, 943 27 69 99 telefonora deituta edo eie@idazleak.org posta elektronikora idatzita. Egunean bertan, leihatilan hartu beharko dira gonbidapenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak