Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
20:00etan izango da entsegua, herriko plazan. Gaur egingo dute lehenengo entsegu orokorra; eta, hurrengoa martitzenean izango da, hilak 13, ordu eta leku berean. Orain arte taldeka egin izan dituzte entseguak. Adibidez, buruzagia, mairu erregea eta segizioa alde batetik; eta, dultzainariak eta perkusioak bestetik. Bada orain denek batera egingo dute. Uztailaren 17an, alardearen aurretik, frontoian egingo dute entsegu orokorra, 18:00etan.