Mairuaren Alardean parte hartzeko deialdia egin dute

Usoa Agirre 2009ko ekainaren 11

Mairuaren Alardea biziberritzeko taldeak aurtengo jaietako alardean parte hartzeko deia egin du. Aurten egokitu egingo da alardea, taldearen esanetan "ospakizuna ikusgarriagoa izango da". Baina, aldi berean, partaide gehiagoren beharra dute. Hala, herritarrei dei egiten diete alardean parte hartzeko.

Parte hartu nahi izanez gero:

Datorren astelehena, ekainak 15, izango da jakinarazteko azken eguna.

Mairuaren Alardea biziberritzeko taldea

Urtean zehar aritu da talde bat lanean, Mairuaren Alardea egokitzeko. Udal ordezkari, Alardeko Elkarte eta hainbat herritarren partaidetza izan da talde horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak