Maillot berriak estreinatuz, Donostiara irteera egingo dute zikloturistek

Aintzane Irizar 2007ko uztailaren 26a

Eguenean eta egubakoitzean, uztailak 26 eta 27, 19:00etatik 20:00etara egongo dira Olarango lokalean zikloturista taldekoak, eskaria egin zutenek maillotak jaso ditzaten. Zapatuan, hilak 28, Donostiara irteera egingo dute, maillotak estreinatuz.

Maillot motzak erosteko eskaera ehun bat lagunek egin zuten eta luzeak erostekoa berrogei batek. Egunotan jaso dituzte maillotak eta jendeari banatzen dabiltza.


Zapatuan, bestalde, maillotak estreinatuz irteera egingo dute Donostiara, errepidez. 09:00etan elkartuko dira Herriko Plazan eta Debara abiatuko dira; gero kostaldeko errepidetik joango dira Donostiaraino.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak