Mahaietako kideak aukeratu dituzte hauteskundeetarako

Irati Agirreazaldegi 2008ko ots. 15a, 12:58
Martxoaren 9an egingo diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan bi hauteskunde mahai ipiniko dituzte Olaran etxean. Mahai horietan zein herritar egongo diren aukeratzeko, zozketa egin dute.

Lehenengo mahaian presidente izatea egokitu zaio Ibon Gezalagari, eta haren ordezkoak dira Rosario Garitano eta Unai Diosdado, hurrenez urren. Lehen mahaikidea David Ignacio izango da, eta haren ordezkoak, Alberto Elizburu eta Jone Gorrotxategi. Bigarren mahaikide Isabel Gartzia izendatu dute, eta haren ordezkoak izango dira Maria Evelia Aguado eta Gotzon Gabilondo.

Bigarren hauteskunde mahaian, Javier Martinez izango da presidentea, eta Iker Larrea eta Juan Gabriel Urriategi, haren bi ordezkoak. Lehen mahaikidea Jose Mari Mendizabal da, eta Igor Labaien eta David Martin, ordezkoak; bigarren, mahaikidea, Raquel Tena, eta ordezkoak, Kepa Andoni Zubillaga eta Gorka Manso.

Alegazioak

Hauteskunde mahaietarako aukeratutakoek dagoeneko jaso dute Udaletik jakinarazpena. Hala ere, ezin badute egun horretan mahaian egon, otsailaren 16ra arte (zapatua) izango dute Hauteskunde-batzordean alegazioak aurkezteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak