LTDrako ETBren seinalea urrian gertu

Irati Agirreazaldegi 2009ko irailaren 24a

LTDrako (TDT) antena ipinita dago Antzuolan, Altzeta baserriaren ondoan, baina oraindik seinalea ez dago erabat egokituta etxe guztietan kate guztiak jasotzeko.

Abertis enpresa arduratu da TVErako eta kate pribatuetarako (Antena3, Tele5, Cuatro, La Sexta) transmisorea ipintzeaz, eta Itelazpi enpresa ETBkoaz.


Abertis enpresak amaitu ditu lanak eta kate horiek ikusten dira jadanik LTD bidez. Itelazpikoek, berriz, maiatz inguruan antenan obra txiki bat egin zuten, besteak beste, antenari altuera pixka bat eman nahian. Orain,  antenan aparailu berezi bat ipintzekoak dira, eta urrian barrena egingo dutela esan digute Itelazpikoek.

Egokitzapenak antenistek

Behin Itelazpikoek antena gertu dutenean, Udalera jakinarazpena bidaliko dute handik herritarrei zabaltzeko; baita antenisten elkartera ere, jakiteko pasa daitezkeela etxez etxe egokitzapenak egitera.

Etxebizitza bakarretan ez da moldaketarik egin behar, antenek kate guztiak ipintzen dituztelako  eta zuzenean sartzen direlako kateak. Etxebizitza blokeetan, aldiz, antenistari deitu behar zaio kateetan modulu txiki batzuk ipintzeko.
Bestalde, Itelazpitik esan digute Gipuzkoan apirilean egingo dutela itzalaldi analogikoa eta ordutik LTD bidez ikusiko dela telebista; hortaz, ordurako egokitzapena egina izatea gomendatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak