Lizarragan San Martzial jaiak dira aste bukaeran

Irati Agirreazaldegi 2009ko uzt. 3a, 14:49
San Martzial eguna izan zen martitzenean eta Lizarragan ospakizuna egin zuten. Aste bukaerarako ere antolatu dituzte hainbat ekintza.

Zapatu goizean plater tiroketa probak egin eta 16:30ean herriko plater tiroketa txapelketa izango da. 18:00etan ume jolasak, 19:00etan txokolate-jana eta 20:00etan trikitilariak. Afaria izango da gero, eta afalostean bertsolariak eta erromeria Unanue, Agirre eta Biteri trikitilariekin. Eta 2008ko aitzur onenarendako saria emango dute.

Meza eta dantza domekan

Domekako jai giroa txistulariek hasi eta txirrindulari igoera izango da 11:30ean. 12:00etan meza egongo da; gero salda banatuko dute eta erretiratuendako mokadua. Eguerdiko dantzarien saio ostean, 16:00etan erromeria egongo da eta tartean aizkora desafioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak