Valen Moñux udaleko aparejadoreak azaldu du depositua eginda dagoela, eta baita hodi nagusia sartuta ere, ura Laskurain handi baserri ingurura eramango duena.
200 metro kubiko
Depositu berezia dela dio Moñuxek: "200 metro kubiko ditu deposituak; hortaz, depositu handia da". 475 metrora egin dute depositua, eta urak jasotzen ditu 512 metrora dagoen iturburutik.
Irimorainoko zatia
Atzoko osoko bilkuran onartu zuten Laskurain handi baserritik Irimoraino urak eramateko zatia egiteko 40.000 euroko kreditu aldaketa. Lan horiek hile honetan bertan hasiko dituzte. Trenbide zaharretik joango litzateke zati horretako ur sarea.