Lizarragako San Martzialetarako dena gertu dute auzotarrek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko eka. 28a, 11:00
San Martzial jaiak ospatuko dituzte Lizarragako auzotarrek. Eguaztenean, San Martzial egunean, meza egingo dute auzoko ermitan; 19:00etan izango da hori. Ondoren, afari herrikoia egingo dute herriko trikitilari gazteek girotuta.

Aste bukaerari begira, zapatu arratsaldean hasiko dituzte ekintzak. 16:30ean plater tiroketa izango dute; eta, horrez gain, umeendako jolasak eta puzgarriak. 19:00etan txokolatada egingo dute ermitaren aurrealdean.

Bertso-afaria

Iluntzean afari herrikoia egingo dute. Bertsolariek eta trikitilariek girotuko dute afaria: Gurrutxaga bertsolariak eta Unanue, Agirre eta Biteri trikitilariek. Gauerdian su artifizialak botako dituzte.

Domekan, meza

Domekan, txistularien dianarekin hasiko dute eguna. Ondoren, meza, dantza saio eta lunch-a. Gainera, Lizarragako txirrindulari igoera egingo dute; meza ondoren banatuko dituzte sariak. Arratsaldean erromeria izango dute Miren, Agur eta Gorkak girotuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak