Etxebizitza hori enkantera ateratzearen arrazoia azaldu digu Pedro Iturbe alkateak: "Eguzki auzoan egin ziren 20 etxebizitza tasatuetako bat gaitasun murriztuak dituzten bikote bati egokitu zitzaion izena eman zutenen artean eta eurekin trukea egin zen: etxebizitza berria, zaharraren truke. Izan ere, etxebizitza zaharrean ez zeukaten igogailurik eta irisgarritasun arazoak zeuzkaten". Hortaz, orain abiatuko duten prozesu honekin asmoa da tasatuaren truke emandako etxebizitza hori saltzea.
Onartuko den gutxieneko eskaintza 202.759,37 eurokoa da eta hortik gora eskaintza hobetzeko aukera egongo da. Eman beharreko behin behineko bermea 6.082,78 eurokoa izango da eta behin betikoa adjudikazioaren %5ekoa, kopuru guztiak BEZ barne.
Eskariak udaletxean
Proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 28ra artekoa izango da eta interesatuek dokumentazioa Antzuolako Udal Etxegintzaren bulegora, udaletxera, eraman beharko dute 10:00etatik 14:00etara bitartean.