Liburutegian egongo da KZgunea aurrerantzean

Irati Agirreazaldegi 2009ko mar. 16a, 13:30
Aurrez Olaran etxean egon ostean, liburutegi berria zabaldu eta KZgunea ere han ipini dute, Torresoroan. Joan den astean abiatu zuten zerbitzua eta aurrerantzean, martitzenetik egubakoitzera bitartean egunero izango da zabalik liburutegiko ordutegian: 10:00etatik 12:30era eta 16:45etik 19:30era bitartean; egubakoitzetan 19:00ak arte.

Martitzenetan, gainera, lau orduz dinamizatzailea egongo da KZgunean erabiltzaileei informazioa eman eta zerbitzuak erabiltzeko haiek izena eman dezaten. Hilabete batean goizez (09:00-13:00) eta hurrengoan arratsaldez (16:00-20:00), txandaka: martxoan, maiatzean eta uztailean arratsaldez eta apirilean eta ekainean goizez.
Torresoroako liburutegian dagoen KZgunean lau ordenagailu daude antzuolarren eskura. Erabiltzaileei arreta egin ostean, izena emateko aukera izango dute eta instalazioak erabili ahal izango dituzte.

Ikastaro aukerak liburutegian

Bestalde, oraingoz ikastarorik antolatu ez badute ere, jendeak aukera izango du liburutegian egongo den zerrendan interesatzen zaien ikastaroaren gaineko eskaera egiteko. Eskaeraren arabera antolatuko dira ikastaroak. Liburutegian egongo da baita ere ikastaroen katalogoa: bat-bateko mezularitzaren, posta elektronikoaren, enpleguaren, etxetik erosketak egitearen gaineko ikastaroak, esaterako. Horietaz gain, beste gai batzuk ere landu ahal izango dira, norbaitek interesa izanez gero. Horretarako dinamizatzailea KZgunean dagoen eguna aprobetxa daiteke.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak