Lehenengo erregional mailara igotzea eta txapela, biak eskuratu ditu Antzuolak

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko eka. 4a, 12:25
Pozik daude Antzuola futbol taldekoak. Duela hiru aste, lehenengo erregionalera igotzeko txartela lortu zuten; eta, zapatuan, bigarren erregional mailako txapela.

Lazkaoren aurka jokatu zuten partidu hori Azkargortaren mutilek, Beasainen. Antzuolak sartu zuen lehen gola baina partidua berdinketarekin amaitu zen. Luzapena jokatu ostean, penaltiak jaurti zituzten, eta hortxe irabazi zuten partidua eta txapela Antzuolako mutilek: 4-3 irabazi zuten penaltietan.

Aukera gutxi eta tentsio handia

Ia 200 lagun joan ziren Antzuolatik Beasainera, etxeko taldea animatzera. Ikusleendako partidu entretenigarria izan arren, tentsio handikoa izan zela aitortu du Andoni Azkargorta entrenatzaileak: "Irabazten hasi eta gero Lazkaok berdinketa lortu zuen; bigarren aldiz abantaila hartu arren, norgehiagoka berdinketarekin bukatu zen. Tentsio handia egon zen partidu ostean eta, lau gol sartu arren, ez zen aukera handirik egon, ezta joko onik ere. Finala zen eta tentsioa nabaria zen".

Mailaz igotzea duela hiru aste ospatu zuten, baina zapatuan, bigarren erregionaleko txapelarekin batera, bigarren aldiz ospatu zuten igoera, historian lehen aldiz egongo baita hurrengo denboraldian Antzuola lehenengo erregional mailan. Udalak ongietorria egin zion taldeari eta, zapatu gauean bertan, afaria egin zuten taldekide guztiek.
Datorren astean, Errioxara doaz, egindako denboraldi bikainari bukaera emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak