Lau autotan lapurtu dute goizaldean

Irati Agirreazaldegi 2009ko urriaren 29a

Gaur, eguena, goizaldean, lapurretak izan dira Beheko auzoan aparkatuta zeuden lau autotan.

Autoetako leihoak apurtu eta barruan sartuta soinu aparatuak ostu dituzte. Hortaz, kalte materialak bertsuak izan ziren lau ibilgailuetan.

Ertzainak bertaratu direnean ustez lapurrek soinu aparatuak euren tokitik ateratzeko erabili duten bihurkina aurkitu dute lurrean. Oraingoz ez dago atxiloturik baina ikerketa zabalik dago eta Bergarako ertzain-etxean lau salaketa jaso dituzte.

Otsailean, Buztinzuri eta Aiherrako garajeetan sartu ziren lapurrak eta urtean barrena hainbat tabernetan  izan da lapurreta saiakerarik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak