Larrebarrengo iturria konponduko dute bihar

IratiA. 2008ko mar. 28a, 12:50

Ekainera bitartean, auzolanean egin nahi dituzte Arrolakoa eta Aldabekoa eta horien inguruak konpontzeko lanak, eta herritarrei dei egiten diete. Larrebarrengo iturria bihar, zapatuan, konponduko dute.


Nekazaritza eta Ingurumen batzordeak erabaki du 2008an, ekainera bitartean, hiru iturri   eta haien inguruak auzolanean egokitzea: Larrebarrengoa, Arrolakoa eta Aldabekoa.
Larrebarrengo iturrira doan bidezidorra garbitzeaz gain, kanalizazioa ere egin behar dute, iturriak ura galdua duelako; eta bide batez, ingurua ere txukunduko dute, besteak beste, eserlekuren bat ipinita.
Arrolako iturriaren inguruan ganadua ibiltzen denez, iturria babesteko hesitura ipintzea da asmoa, eta baita ingurua egokitzea eta aska kanpoan uztea.

Aldaberako bidea ere zabaldu egingo dute, sasiz betea dago-eta, eta hodia ondo ipini.

Herritarrei lanerako deia

Bihar, zapatua, da lehen hitzordua, 09:00etan, udaletxe azpian. Lizarragako Larrebarrengo iturria konpontzeko lanetan jardungo dute eta, gero, hamaiketakoa egingo dute.
Antzuolako txokoetan, 40-50 iturri txiki daude batean eta bestean, eta asmoa da pixkanaka horietako batzuk konpontzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak