Larrea eta Unanue dira futbol entrenatzaile berriak

Irati Agirreazaldegi 2008ko ira. 1a, 13:18
Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak bi entrenatzaile berri izango ditu hasi berri den denboraldirako: Igor Larrea eta Iban Unanue.

Antzuola Kirol Elkarteko futbol taldea entrenatzeko ardura hartu zuen Felix Reciok, baina lehen entrenamendu saioaren ostean utzi zuen taldea. Hastear den denboraldirako ordezkoaren bila hasi eta taldeko arduradunek bi entrenatzaile hartu dituzte: Iban Unanue eta Igor Larrea. Unanue taldeko jokalaria izan da orain arte, baina lesio baten ondorioz jokatzeari utzi dio . Larrea, Ando bigarren entrenatzailea izan da azken denboraldietan. 


Entrenatzaile berria aukeratu behar izan dute Antzuolan, izan ere, Andoni Azkargorta, orain arteko entrenatzailea Arrasatera joan da entrenatzaile lanak egitera. Honekin  batera Antzuolan jokalari izan den Xabi Azkaratek ere Arrasatera jo du prestatzaile fisiko eta Azkargortaren laguntzaile lanak egitera. Iker Cabrera ere mondrako jokalaria izango da denboraldi honetan.


Beste hainbat jokalarik taldea utzi egin dute: Jon Gurutz Alberdik eta Aitor Berraondok iazkoa azken denboraldia izan zela argi zutelako eta Aitor Godoyk Italiara ikastera joango delako.
Denak ez dira bajak, ordea. Jubenil mailako sei jokalari izango dira talde nagusian: Ibai Zabalo, Niko Gimeno, Ander eta Xabi Arbulu, eta Aitzol eta Jon Iturbe.

 

Helburua mailari eustea

Igor Larreak azaldu dizkigu taldearen asmoak: “Bajei aurre egin eta jokalari berriekin helburu bakarra dugu: mailari eustea. Etxeko partiduetan puntuak eskuratzen saiatuko gara eta kanpoan ikusiko dugu zer egiteko gai garen. Baja garrantzitsuak izan dira eta taldea sendotu beharra dago. Hala ere, entrenamenduetan eta partiduetan jarrera oso ona azaldu dute gazteenek”.


Jokalariek prestatzen dihardute eta entrenamenduez gain, lagun arteko partiduak jokatu dituzte Arrasatekoen aurka eta Bergarako BTLSkoen kontra. Denboraldia hilaren 13an hasiko dute Anaitasuna Bren aurka, etxean. Bergarakoen kontrakoa azken partidua izango dela aurreratu digu Larreak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak